Skip to main content
 
 
1
1

Euskal Herriko Artzain Eskola

Artzaintzak gure gizartearen egungo erronkei aurre egiten laguntzen du, hala nola klima-aldaketari, demografiari, tokiko ekonomiari edo kultura-aniztasunari.

Artzainak landa gunearen, gure lurraldeen, animalien, landareen eta elikagaien biodibertsitatearen kudeatzaileak eta kontserbatzaileak dira.

Lanbide honetan berrikuntza eta lankidetza ezinbestekoak direla uste dugu. Tradizioak ezin du iraun ezaugarri horiekin osatu gabe.

Batis Otaegi GarmendiaArtzain Eskolako koordinatzailea

Tradizioa, modernitatea eta berrikuntza uztartzen saiatzen gara, hiru kontzeptu beharrezko eta banaezin gisa. Azken batean, mende honetako baserritarrentzako eskola izan nahi dugu.

Andoni Mujika UlaziaArtzain Eskolako arduradun pedagogikoa

Alderdi praktikoa, baserriko bizitza, gure prestakuntza-ereduaren funtsezko zatia da. Hemen, ikasgela, ukuilua, gaztandegia eta salmenta uztartzen ditugu etengabe.

Batis Otaegi GarmendiaArtzain Eskolako koordinatzailea

Gero eta jende gehiagok ulertzen du ofizio hau zentzuna duen jarduera atsegingarria izan daitekeela. Eta bat egiten du iraunkortasun, lankidetza eta sormen printzipioekin. Eta produktuen ekoizpenean aniztasuna, eraginkortasuna eta duintasuna balioesten dituzte.

Ane Garziandia GabilondoArtzain Eskolako hezitzailea

Gure metodologiak baserriko benetako esperientzia ahalik eta gehien erreproduzitu nahi du.

Batis Otaegi GarmendiaArtzain Eskolako koordinatzailea

Prestakuntza-eskaintza

Ikastaro trinkoa Esnetarako ardiak eta ahuntzak
(1400 ordu)
Etengabeko prestakuntza
(500 ordu)
  • Artzain txakurrak trebatzea (aurreratua)
  • Artzain txakurrak trebatzea (oinarrizkoa)
  • Gaztak ontzea
  • Artaldea elikatzea eta gobernatzea
  • Jardunbide egokiak baserriko makineriaren erabileran
  • Nekazaritzako elikagaien merkaturatzea
  • Fermentuek nola eragiten duten Idiazabal gaztan. Metagenomikatik haratago
  • Esnekiak egitea (dibertsifikazioa)
  • Gazta egitea (oinarrizkoa)
  • Gazta onduak ontziratzea
  • Ustiategiaren gestio tekniko-ekonomikoa eta EAEko ekintzailetzaren ekosistema 
  • Erabilera holistikoaren hastapenak
  • Esnetarako ardien ugalketa eta hautapena maneiatzea
  • Idiazabal JDB gaztaren ebaluazio sentsorialaren metodologia
  • Erditzea, esnearen ekoizpena eta kalitatea
  • Erditze-aldia, esne-ekoizpena eta esnearen kalitatea
  • Prestakuntza-praktikak Gomiztegin: erditzeak eta gaztandegia
  • Bazka-ekoizpena eta erabilera holistikoa
Prestakuntza-eskaintzari buruzko informazio gehiago Hazi Fundazioaren webgunean duzu

Bisita teknikoak eta prestakuntzakoak

Bisitak eta trukeak sustatzen ditugu landa-eremuko beste eragile eta esperientzia batzuekin.

Artzain Eskolarekin harremanetan jarri

Arantzazu auzoa, Oñati, Gipuzkoa (Google Maps)

Emaila: artzaineskola@hazi.eus
Tel: (+ 34) 943 251 008
Whatsapp: (+34) 688689725