Skip to main content
 
 
 
 
 
1
1

Arantzazu espazio sinboliko eta tradizionala da Euskal Herriarentzat, balio espiritual, kultural eta paisajistikoagatik. Belardi eta basoen ingurune horretan fauna eta flora aberatsa eta askotarikoa dago, eta ez dira falta historiaurreko tumuluak eta trikuharriak.

Gure ardi latxak larre hauetan elikatzen dira eta beraien esne gordinarekin gure artisau-gaztak egiten ditugu, nazioartean ezagunak direnak, tradizio honetatik sortutako zapore ezberdin eta bikainak.

Gazta salmenta

Hiru bide dituzu gure gaztak erosteko:

  1. Baserrian bertan

  2. Telefonoz (943 251 008) edo WhatsApp bidez (688 689 725).

  3. E-mailez: info@gomiztegi.eus

Beste hainbat saltokitan ere erosi ahal izango dituzu.

Gaztak

Naturala

Idiazabal JD gazta naturala.
Gazta naturala benetako adierazpenean.

22 € / Kg

Ketua

Idiazabal JD gazta ketua.
Gure baserrian ketutako gazta.

23 € / Kg

Urdina

Ardi latxaren gazta urdina. Benetako sentsazioak maite dituztenentzako gazta.

26,50 € / Kg

Haundixa

Ardi latxaren gazta ondua, 11 kilokoa, azal naturalarekin. Gure gaztarik handiena, zapore berezikoa.

24 € / Kg

Gazta-kremak

Latxa-Krema

Gaztanbera krema gazta onduarekin. Gutizia krematsua.

3,30 €

Gaztazarra

Zapore biziko gazta-krema. Gazta-gutizia. 

3,30 €

Latxa-Krema Urdina

Gaztanbera-krema gazta urdinarekin. Gutizia krematsu urdina.

3,30 €

Selekzio berezia

Maisu Nikolas

Ardi latxaren gazta bikaina, azal naturalarekin. Gure gaztagile maisuaren selekziorik onena.

28 € / Kg

SARIAK

15

nazioarteko sari

20

sari nazional

40

tokiko sari

Larre onak,
artalde osasuntsua

Gure animaliak gure baserriaren inguruko mendiko zelaietan bazkatzen dira.

Benetako esnea,
gazta paregabeak

Gazta on baterako lehen baldintza kalitatezko esnea da.

Gomiztegi bisitatzea esperientzia ahaztezina da, Euskal Herriaren bihotzean dagoen ingurune ikusgarri batean.

Neurrira egindako bisita gidatuak